Esku-hartze psikosoziala 1991. urtetik
Zerbitzuetan kalitatea eta berrikuntza eskeintzen dugu.

Esku-hartze psikosozialaren eremuan egiten dugu gure jarduera.
Berez adineko pertsonei zuzenduriko elkarte bezala jaiota, gaur egun erabiltzaile talde ezberdinei zuzendutako zerbitzu pertsonalizatuak eskeintzen ditugu, bai familiak, emakumeak, haurrak, gazteak eta helduak ere.
Gure zerbitzuek psikologia, pedagogia, hezkuntza, animazio eta gizarte-lanetik jasotako baliabide eta ereduetan oinarritzen dira.
Eremu Psikosozialean esku-hartze eta prestakuntza hornitzaile espezializatu gisa, gure bezeroak Administrazioak (batez ere Aldundia eta Udalak) eta sektore pribatuko erakundeak (adineko pertsonen egoitzak gehienbat) dira.
Xedea
Lahar Elkargoa eremu sozialeko kolektibo ezberdinekin lan egiten duen irabazi asmorik gabeko elkartea da, bere xedea kolektibo hauen beharrak, bere osotasunean, asetzeko parte hartu, bezeroen itxarobideak bete eta elkarteko pertsonen garapen eta ongizatea sustatzea delarik.
Bisioa
Bere eskuhartze eremuan erreferentzi erakunde bat, pertsonei (bezero, erabiltzaile eta langileei) erresponsabilitatez zuzendua eta berrikuntza eta etengabeko hobekuntzarekin konpromezua duten profesionalez osatua.
Baloreak
Erabiltzailea bere osotasunean kontutan izaten dugu, norbanakoari egokitutako eskuhartze bat eskainiaz.
Gure bezeroei zuzendurik gaude, bere beharrak kontutan hartuz eta bere eskaerei jarrera proaktiboz erantzunez.
Entitateko pertsonetan konpetentzia teknikoa, ezagupenen berriztapena eta hedapena eta bere lanarekiko erresponsabilitatea baloratzen ditugu.
Elkartearen planak, ekintzak eta lorpenak gure motibazio eta itxaropen pertsonalen barruan barneratzen ditugu.
Jarrera berritzailea sustatzen dugu, arriskuak hartu eta errorea onartzea, hala nola elkarrekiko konfidantza eta lankidetza suposatzen duena.