Esku-hartze psikosoziala 1991. urtetik

Zerbitzuetan kalitatea eta berrikuntza eskeintzen dugu.

Lahar Elkargoa

Esku-hartze psikosozialaren eremuan egiten dugu gure jarduera.

Berez adineko pertsonei zuzenduriko elkarte bezala jaiota, gaur egun erabiltzaile talde ezberdinei zuzendutako zerbitzu pertsonalizatuak eskeintzen ditugu, bai familiak, emakumeak, haurrak, gazteak eta helduak ere.

Gure zerbitzuek psikologia, pedagogia, hezkuntza, animazio eta gizarte-lanetik jasotako baliabide eta ereduetan oinarritzen dira.

Eremu Psikosozialean esku-hartze eta prestakuntza hornitzaile espezializatu gisa, gure bezeroak Administrazioak (batez ere Aldundia eta Udalak) eta sektore pribatuko erakundeak (adineko pertsonen egoitzak gehienbat) dira.

Xedea

"Lahar Elkargoa irabazi-asmorik ez duen elkarte bat da, bere xedea eskuhartze psikosozialean, prebentzioan, formakuntzan eta gestioan irtenbideak eskaintzea delarik; honen bitartez bere erabiltzaileen bizi kalitatea hobetuz, bezeroen gogobetetzea lortuz eta elkartea osatzen dugun pertsonen garapen profesionala eta gogobetetzea bideratuz."



Bisioa

"Erakunde sozial, profesional, berritzaile, etengabeko hobekuntzarekin bat eginda, pertsonei (erabiltzaile, bezero, langile) zuzendua, sendoa eta eremu psikosozialean ezagutua."



Baloreak

  • ERABILTZAILEEI ZUZENDUA

    Bezeroa eta erabiltzailea gure ekintzen helburu dira, eta bere arreta da gure jarduera guztien lehentasunezko irizpidea.

  • PROFESIONALTASUNA

    Pertsonen lanerako ardura, kudeatzeko gaitasuna eta gaitasun teknikoak dira kalitatearen eta eraginkortasunaren berme.

  • INPLIKAZIOA

    Pertsonak elkartearen filosofia eta helburuekin bategiten dira.

  • BERRIZTASUNA

    Irtenbide berriak aurkitu eta martxan ezartzea. Lahar entitate berritzaile bezela kontutan hartzea dugu helburu.