Bizitza kalitatea eta garapen
pertsonal eta familiarra sustatzen dugu
Zerbitzuak - Prebentzio Komunitarioa

Esku-hartze familiarra
Familia esku-hartze programak laguntza sozioedukatibo bat ematen du, aholkularitza zerbitzua eta zerbitzu terapeutikoa, hala behar denean. Programa honen hartzaileak, erakunde eskatzailearen (udal edota aldundia) hitzetan, "familiako kide batentzat edo gehiagorentzat arrisku fisiko edo emozionala" jasateko egoeran dauden familiak izango dira.
Udaletako gizarte ongizate departamentuei aholkularitza hainbat alderdiren inguruan, hala nola: familia esku-hartze zerbitzuaren protokolizatzea eta arriskuan dauden adin txikikoak dituzten familien kasuan hartu beharreko neurriak.

Drogomenpekotasuna
Pertsona drogazaleak bergizarteratzen laguntzea.
Langile hezitzaileen esku-hartzea drogamendekotasunari aurre hartzeko eta kaltetuen taldea gizarteratzen laguntzeko.

Emakumea
Emakumeen talde eta elkarteentzat formakuntza, esku-hartzea eta dinamizazioa gizartean biztanleriaren sektore hau sustatzeko.
Udal azterketa deskribatzaileak eta emakumeekin lotutako alderdien balorazioa.
Emakumeen gizarte trebetasun eta baliabide pertsonalak sustatzeko formakuntza: gizarte barneraketa, prebentzioa, genero hausnarketa, elkarte antolaketa.

Prebentzio ekintza komunitarioa
Formakuntza ziklo ezberdinak, talde eta banakako eran eta gai ezberdinak, bai prebentzio arloan, bai garapen pertsonalaren arloan ere.
Prebentzioa
Prestakuntza guraso eta nerabeentzat (arrisku egoeren, eskola-porrotaren eta drogen gehiegizko kontsumoaren prebentzioa), emakumeentzat (genero hausnarketa, ahalduntzea...), boluntarioentzat (hainbat arlotako lan boluntarioari buruzko gaiak).
Garapen pertsonala
Formakuntza zikloak taldeka eta esperientziak bizitzeko dinamika bereziekin, banakako hazkuntza eta garapenaren eremuan.