Erakunde publiko eta pribatu garrantzitsuekin lankidetzan


Zerbitzuak - Formakuntza


Lahar Elkargoa

Pdf formatuan katalogo osoa jetsi dezakezu:

Formakuntza Katalogoa

Ikastaro eta Hitzaldiak

Lahar Elkargoan gure profesionalen ezagupen eta esperientzia zabaldu nahi ditugu.

Horretarako, era eta iraupen ezberdinetako hainbat kurtso edota hitzaldi diseinatzen eta eskaintzen ditugu. Talde, elkarte eta edozein entitateri zuzentzen gara (ez banakako pertsonei), beraien behar edota eskaerei egokituz:

- Erretiroari aurre egitea edo beraien gaitasunak mantendu eta hobetu behar dituzten pertsonak;

- Seme-alabak hazi eta hezitzen dituzten gurasoak;

- Trebakuntza hobetu edo ezagutza eguneratu nahi duten gizarte eta osasun arlotako profesionalak;

- Pertsona ezberdinekin (nagusiak, ume eta nerabeak, bestelako gizarte taldeak...) lan egiten duten edo erlazionatzen diren borondatezko langile edo edozein pertsona.

Katalogo honen bidez eskaintzen ditugun gaiak hitzaldi edota ikastaro bezala landu daitezke, bai banan-banan eta bai gai ezberdinak jorratuz.

Ikastaro eta Hitzaldiak Katalogoa

Pdf formatuan katalogo osoa jetsi dezakezu: Formakuntza Katalogoa

PERSONAS MAYORES

Zahartzaroa
  • Adineko pertsona mendekoen alderdi psikologikoak
  • Zahartze prozesua: aldatu egiten al dira edadedun pertsonak?
  • Rolen aldaketa zahartzaroan
  • Zahartzaroa eta psikopatologia
  • Sexualitatea zahartzaroan
  • Zahartzaro osasuntsu eta arrakastatsua
  • Dementziak: zer diren eta nola jokatu jakiteko jarraibide orokorrak
  • Adineko pertsonentzako politikak eta baliabide sozialak
  • Adineko pertsonei buruzko estereotipo eta topikoak: mitoa edo errealitatea?
Interbentzio Gerontologikoa
  • Interbentzio eta tratamendu programak: diseinua, ezarpena eta ebaluaketa
  • Dementziei eta antzeko arazoei aurre egiteko psikoestimulazioa
  • Adineko pertsonei memoria trebatzen nola lagundu
  • Arnasa hartzen eta erlaxatzen irakasteko teknikak
  • Dementzia duten pertsonen portaerazko arazoei nola aurre egin
  • Depresioari eta beste arazo psiko-afektib batzuei (antsietatea, dolua.) aurre egiteko interbentzioa
  • Adineko pertsonetan psikomotrizitatea lantzeko teknikak
  • Eguneroko bizitzako jarduerak: norberaren autonomia nola mantendu edota berreskuratu
  • Interbentzioa gizarte arloan (harremanak, gizarte laguntza, familia...)
  • Aisialdia eta gizarte-kultur sustapena
  • Zuzenbidea eta zahartzaroa: legezko ezintasuna eta tutoretza
  • Adineko pertsonen mendekotasuna: etorkizunaren erronka
  • Heriotzari buruz: ondo hiltzeko prestaketa
Arlo sanitarioa
  • Gorputz osasuntsua, adimen osasuntsua ("mens sana in corpore sano")
  • Mobilizazio eta transferentziak: lesioak nola prebenitu, jarrerak eta mugimenduak zainduz
  • Ohean dauden pertsonei atentzioa nola eman
  • Lunbalgien eta beste arazo osteomuskularren prebentzio eta tratamendua
  • Infekzio-arazoei aurre egiteko jarraibideak(SARM)
  • Adina eta elikadura
  • Diabetea duten pertsonentzako jarraibideak eta osasun ohiturak
  • Hipertentsioa duten pertsonentzako jarraibideak eta osasun ohiturak
  • Zainketa aringarriak: azkenengo zainketak
Prebentzioa eta ongizate pertsonala
  • Esparru eta inguruen diseinua ongizatea hobetzeko
  • Zure memoria nola mantendu eta hobetu
  • Gorputz eta burua erlaxa zaitez: arnasketa eta erlaxazioen metodo ezberdinak
  • Loaldi arazoak: hobeto lo egiteko aholkuak
  • Zahartzaroa eta parte hartzea: erretiro aktibo eta solidarioa, edo "urteei bizitza nola gehitu"
  • Bilobak zaintzen dituzten aiton-amonentzako laguntza eta jarraibideak
  • Hobeto zaintzeko, nork bere burua zaintzea
  • Dementzia duten pertsonekin harremana eta beraien portaerazko arazoei nola aurre egin
  • Komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsonekin harremana izatea (ordezko komunikazioa)
  • Giza baliabide eta laguntzak ondo baliatzen asmatzea
  • Bakardadeari aurre egiteko aukerak
  • Bizitza bakardadean: elkarrekin bizitzeko aukera ezberdinak

PREBENTZIO KOMUNITARIOA ETA GIZARTE-INTERBENTZIOA

Auto-estimua eta Emakumea: Generoari buruzko gaiak
  • Genero arazoen prebentzioa: pertsonaren jabetza
  • Nola aurre egin dolu egoerei bizian zehar
  • Nola aurre egin erruduntasunezko sentipenari
  • Tratu txarrak eta genero indarkeria
  • Auto-estimua, gizarte-gaitasunak eta generozko perspektiba
Gizarte-hezkuntzarako interbentzioa familiekin
  • Familien gizarte-hezkuntzarako interbentzio-eredua
  • Teoria Sistemikoa
  • Famili interbentzioa sistema-ereduan oinarrituta
  • Haur babesgabeziaren arriskuaren adierazleak eta babesgabezia-motak
  • Babesgabezia egoerak hauteman, ikertu eta ebaluatzeko prozesua
  • Faktore babesleak eta erresilientzia
  • Familien gizarte-hezkuntzarako interbentzioaren metodologia eta lan-teknikak
  • Kulturartekotasunaren kontzeptua: interbentzio-eredua
  • Gutxiengo etnikoetako familien gizarte-hezkuntzarako interbentzio-eredua
  • Gutxiengo etnikoei hurbilketa sistema-eredutik
  • Profesionalen inplikazioa famili interbentzioan
  • Komunikazioa gizarte-hezkuntzarako interbentzioan
Familia, haurtzaroa eta nerabezaroa
  • Haurren eta nerabeen psikologia: gaitasunak, beldurrak, portaeraren aldaketak etab...
  • Haurtzaro, gaztaro eta familia arloetan eskuhartzea
  • Gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa
  • Autoestimua
  • Aisialdiaren erabilera egokiena: telebista, internet, jokoak, jostailuak...
  • Rolak eta betebeharrak: ama, aita, aiton-amonak, seme-alabak
  • Gurasoen arteko komunikazioa
  • Arauak, frustrazioa, sariak eta zigorrak
  • Gurasoen eta seme-alaben arteko gatazkak eta negoziazioa
  • Anai-arreben arteko jelosia eta lehia
  • Ikasketetan nola lagundu. Ikasketarako teknikak
  • Gurasoen eta tutorearen arteko lankidetza
  • Haurren nortasuna eta estresa: haur kezkatuak eta haur haserraraziak
  • Oldarkortasuna. Sentimenduen adierazpena
  • Umeentzako erlaxazioa
  • Elikaduraren arazoak: anorexia-bulimia
  • Drogamenpekotasunaren prebentzioa: alkohola, tabakoa, diseinuzko drogak...
  • Eskolan jazarpena (bullying) eta internetean(ciber-bullying)
  • Beraien gurasoei eraso egiten dieten seme-alabak
  • Psikomotrizitatea

IKASTARO ETA HITZALDIRAKO OROTARIKO GAIAK

  • Pentsamendu positiboa, tristura eta ezkortasunari aurre egiteko
  • Pentsamendu positiboa: norberaren ezagutza eta hazkuntza pertsonala
  • Umore eta barrearen onurak
  • Adimen emozionala
  • Komunikazioa eta talde-lana
  • Komunikazioa eta giza abileziak gure harremanak hobetzeko
  • Gatazken konponketa
  • Autoestimua hobetzea
  • Asertibitatea: autoestimuaren adierazpena
  • Dolu afektiboa: galerei aurre egin
  • Oinazearen ezaugarri psikologikoak
  • Bizian eta osasunean aisialdi aktiboak duen garrantzia
  • Parkinson gaixotasunaren aspektu psikologikoak
  • Esparru ezberdinetako laguntza profesionalen estresa
  • Laguntzazko erlazioa
  • Boluntarioaren betebeharra gaur egungo gizartean
  • Informatikan/interneten sarrerako oinarrizko kurtsoa
  • Elkarteen gestio eta finantzaketa
  • Jendearen aurrean nola hitz egin
  • Sexualitatea eta sexu heziketa:
    • Bikotearen erlazioa: mito eta errealitateak
    • Emakumezkoen erotismoa- gizonezkoen erotismoa
    • Sexu rolak eta garapen pertsonalean duten eragina
    • Menopausia eta sexualitatea
    • GIB - Giza Inmmunoeskasiaren Birusa / HIESA eta sexualitatea
    • Sexualitatea zahartzaroan
    • Sexu joera: homosexualitatea - bisexualitatea
    • Sexu portaerazko bariazioak: parafiliak
    • Sexu portaeraren arazoak: sexu disfuntzioak
    • Sexu heziketa